AGATE DEUNA
Aintzaldu daigun Agate Deuna
bihar da ba Deun Agate, _
etxe honetan zorion hutsa
betiko eu(ki)ko al dabe. _
Santa Ageda bezpera dogu
Euskal Herriko eguna, 1. Z
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua duguna. _
Aintzaldu...
Zeru goi goian eder izarra
Errekaldian lizarra 2. Z
Etxe hontako nagusi jaunak
urre gorrizko bizarra. _
Aintzaldu...
Deun Agatena batzera gatoz
Gandasegiko umeak 3. Z
bihotz oneko zarela eta
zabaldu zure sakelak. _
Aintzaldu...
Orain bagoaz hemendik eta
Agur hurrengo baterarte eta DENOK
Eskerrik asko denori
Osasun onagaz bizi. _
Aintzaldu... _,_,_, IEUP!
SANTA YAGEDA
Santa Yageda, Yageda
Bihar da Santa Yageda,
Bihar da Santa Yageda eta
Gaur haren bezpera gaua. _
Baimena eskatzera nator
Herriko alkate jaunari
Santa Yagedaren ondasunak
Erakustera noa ni. _
Santa Yageda...
Oles (e)ta oles etxekoak
Jotzen ditut nik gaur ateak
Jotzen ditut nik ateak eta
Alaitu bedi jendea. _
Santa Yageda… _